2007-05-29

MARRAZKI BATEN ANALISIA

Interneten gai honi buruzko informazioa bilatzen ari nitzala, Down sindromea duen 19 urteko mutil batek egindako marrazki bat agertzen zen eta marrazki hau Marcela Alvarez eta Eduardo Maggio psikologoek aztertutakoa da.


Informazio gehiago nahi duenarentzako; web orriaren helbidea ondoko hau da:

www.geocities.com/centrotecnicas/down.html


Baina nik, bertan agertzen denaren euskarazko laburpen txiki bat egingo dut artikulu honetan zehar.

Hasieran behaketa prozesu bat egiten da eta amaieran egiten da analisia.

BEHAKETA:

  • Orrialde osoa erabiltzen duela ikusten da eta marrazkiz zein letraz betetzen duela ere bai.
  • Ez dago proportziorik marraztutako elementuen artean (etxea oso handia da eta zuhaitzak oso txikiak)
  • Etxearen estrukturan ez dago simetriarik eta gainera etxearen zatiek ez dute harmoniarik euren artean, puzzle bat balitz moduan eginda dago
  • Etxearen tamainari erreparatzen badiogu; zabalera baino altuera gehiago duela ohartzen gara
  • Zuhaitzen formak, 4-6 urteko umeen test estandarren barnean kokatzen dute. Taimainari erreparatuz gero, oso txikiak direla ikusten dugu
  • Trazuari begiratzen badiogu, tentsio horizontala hobeto mantentzen duela ikusten dugu, aldiz, tentsio bertikala ez du hain ondo kontrolatzen
  • Lerroak ez dira puntuetan elkartzen, mugetatik pasatu egiten dira
  • Irudiaren ezkerraldeko elementuak gainpasatu egin dituela ikusten da, etxearen atea eta zuhaitza
  • Objetu mota eta kopuruaren arteko erlazioa aipatzekoa da: 3 eguzki, 3 laino eta 4 zuhaitz egin ditu

ANALISIA:

Psikologo bi hauek marrazkia behatu ostean ondorengo irakurketa egiten dute.

  1. Ingurunearekin erlazionatzeko duen beharra atzematen dute erakusteko beharra duen izaera baten aurrean gaude, honelako kasuetan, gauza bi gertatu daitezke: bestearenganako jarrera zapaltzailea izatea edo arreta eskari handia izatea. Kasu honetan, izaera sentikorrekoa izango litzateke.
  2. Proportzio gabeziak, errealitateak eskatzen duen arrazonamendua garatu berik dagoela esan nahi du, hori dela eta behatzeko gaitasunak ere hutsuneak ditu.
  3. Simetriaren arazoa gaitz neurologikoei lotuta dago baina psikologiaren ikuspunutik begiratuta; simetriaren gabeziak barneko estabilitate falta bat dagoela adierazten du,hots, izaera eta identitatea ez datoz bat. Honelako ezaugarriak dituen pertsona batek, ulertu dezakeena baino asko gehiago sentitzen du eta ondorioz ez da gai izaten bere sentimenduak... azalarazteko orduan. Autokontrol gutxi dute.
  4. Objektuen tamaina handiak, emozionaltasun handia suposatzen du. Kasu honetan etxeari eman dio tamaina handi hau, honek etxeko egoerak kezkatzen duela erakusten digu. Gainera tximiniaren tamainak eta handik ateratzen den keak ere zer esan handia ematen dute. Keak zig zag itxura du eta honek etxean tentsio egoera bizi duela erakusten du eta honen bitartez etxeko egoerak asko kezkatzen duela ikusi dezakegu. Gainera leihoak ere ordena barik ezarrita daude horrek esan nahi du etxeko egoera ez dala batere egonkorra.
  5. Trazuan duen gabeziak eta ondorioz egin dituen gainpasaketetan, inguruko egoeran finkatzea kostatzen zaiola adierazten dute.
  6. Mugak pasatzen dituzten marrek, inpultsibitatea adierazten dute.
  7. Estereotipoak alderdi kognitiboan erditik beherako maila erakusten dute.


1 comentario:

Unknown dijo...

Ondo landuta dagoen posta. Halakoren batean, "psikologo" kontzeptua argitzerakoan, edo matainformazioa ematerakoan, "psicología-online" izeneko web site-era bidaltzen duzu irakurleari. Wikipediak berak ere informazio zabalagoa eskaintzen du nere ustez