- arreta jartzerako orduan
- lengoaia eskuratzerakoan
- memoriari dagokionez
- ...
Hori dela eta beraien ikaskuntzan zehar erritmo desberdinak emango dira.
Beste alde batetik esan beharra dago; interesak, jakin mina... bezalako alderdiei dagokienez, beren adin bereko umeen parera daudela. Hala eta guztiz ere, sarritan jotzen da Down Sindromea duten umeak beraiek baino gazteagoak direnekin elkarlotzera eta hau ez litzateke honela izan beharko. Izan ere, nahiz eta beraien adin mentala gazteago horien parekoa izan; beraien adin berbera dutenekin elkarlanean arituz, lortu dituzten jakintzak eraginkorragoak izan ahal dira.
DS duten umeen ezaugarri bereizgarri batzuk zeintzuk diren aipatuko ditut, hauekin eskuhartzerakoan kontutan izan behar direla uste dudalako. Eta hauek ondorengok dira:
- arretari eusteko zailtasuna izaten dute
- beraientzat zailak diren gauzak ekidin egiten dituzte
- memorian epe laburrean gordetzen dute informazioa
- ikasteko motibazio gutxi izaten dute
- besteekin elkarreragiteko orduan trebetasunak ez dituzte ondo erabiltzen
- jasotzen duten informazioa analizatzeko zailtasunak izaten dituzte
- erreakzio geldoa izaten dute
- kontzeptuak osatzeko gaitasun mugatua dute
- abstrakzio maila bat agertzen denean, nekez ulertzen dute
- gauzak ikas ditzaten nahi badugu, askotan errepikatu beharra izango dugu
- sinbolismoa ulertzeko ere zailtasun handiak dituzte
Ezaugarri hauek guztiak eta beste zenbait kontutan izanik, irakasleak bere lana hobeto eraman dezake aurrera.
Gai honen inguruan gehiago sakontzeko asmoa duzuenontzat, Amaia Arregi Martinezek egindako txostenaren helbidea jarriko dizuet azpian. Irakasleentzat oso baliagarria izan daitekeela uste dut eta gainera euskaraz eginda dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario