2007-05-31

TERAPIAK

Down Sindromea duten umeentzako baliagarriak izan daitezkeen teknika bi aipatuko dizkizuet ondorengo artikuluan zehar.
  1. Zaldi terapia edo hipoterapia


  2. Hidroterapia

Terapia bi hauen bitartez, ondorengo helburuak lortu nahi dira umeengan:

  • Garapen ebolutiboaren fase arruntak estimulatzea

  • Porturak zuzentzea

  • Kontzentrazioa hobatzea

  • Sistema sensoriomotriza estimulatzea

  • Oreka eta koordinazioa hobatzea

  • Tonu muskularra ohikoa izatea

  • Arnasketa egokia izatea

  • Idependentzia garatzea

  • Esfortsuarekiko erresistentzia hobatzea

  • Oreka emozionala lortzea

Umea hidroterapiara eramateko ez dago adin konkreturik, baina espezialistek esaten dutenari erreparatuz, zenbat eta goizago, orduan eta hobeto izaten ohi da. Hau da, umeak hilabeteak dituenean eraman daiteke.


Zaldi terapia edo hipoterapiara eraman aurretik ordea, medikuarekin kontsultatu beharra dago eta 3 urte baino gutxiago dituzten umeak eramatea ez da gomendagarria.



Zaldiak estimulu sentsorialak bidaltzen dizkio umeari bere mugimenduen ondorioz eta abiadura zein norabide aldaketek goian aipatutako helburuak lortzea ahalbidetzen dute; gainera umeak, paisaia naturalean murgildurik aurkitzen denean, disfrutatu egiten du.

TRATAMENDUA

Medikuntzan izan diren aurrerapenek, pertsona hauen bizitza maila 9 urtekoa izatetik, 60 urtekoa izatea lortu dute.

Gaur egun farmazietan ez dago Down Sindromea sendatzeko sendagairik, baina giza genomarekin ikertzen dabiltza eta nahiz eta oraindik urrun egon, etorkizunean sendagairen bat sortuko dela uste da.

Fruitu on bat eman duten tratamenduak estimulazio goiztiarrak deituriko programak izan dira. Hauen bitartez, nerbio sistema zentrala estimulatu nahi da eta horretarako zenbat eta lehenago esku hartu, orduan eta hobe izaten da; bizitzako lehenengo 6 hilabeteetan alegia.

Umeak bere bizitzako lehenengo urte bietan, bere nerbio sistema zentralean, plastizitate handia izaten du eta garai hori da aprobetxatu behar dena ikaskuntza eta jarrera bezalako arloak lantzeko.



Demostratuta dago internatuetan baino hobe, bakoitza beraien etxean egoten dela; familiartekoz inguraturik eta armonia onean.

Gaur egun Down Sindromea duten umeak eskola arruntetara joaten dira eta curriculum egokitzapenek; modu normal baten bitartez integrazio osoagoa izaten laguntzen die; beti ere ume bakoitzaren heziketa bereziko beharrak kontutan izanik.

DIAGNOSTIKOA

Hainbat teknika daude diagnostiko azkar bat egiteko, hala nola AFP (alfa-fetoprotenina) froga. Baina gehiena ez dira %100 zehatzak.

Ekografien bidez ere; femurraren luzera neurtuz, garunondoko tolesduraren loditasuna neurtuz... informazioa jaso daiteke baina emaitza ez da erabat zehatza izaten.


Gaur egun kromosoma zenbaketaren bidez egiten da diagnostikoa, horretarako, enbrioiak aurkitzen diren lekura heldu behar izaten da eta horrek arriskua dakar bai amarentzat eta bai fetuarentzat.

Horregatik froga hau ama 35 urte baino zaharragoa bada, aita 50 urtetik gorakoa bada eta familian DS izan duen aurrekaririk izan bada egingo da solik.

Material genetikoa lortzeko erabiltzen den teknika hau, Amniozentesis deitzen da eta 60ko hamarkadan hasi zen erabiltzen.



ZERTAN DATZA?

Amaren tripatik egiten den puntzioan datza honen bidez likido amniotikoa lortzen da eta honen ikerketa egiten da.
Ez du minik ematen baina abortua jasateko, fetuak zauriren bat izateko edo amak infekzioren bat izateko arrikua dago.

80ko hamarkadatik ona beste teknika bat erabiltzen hasi ziren. "Biopsia de vellosidades coriónicas" izenekoa. Honen bitartez plazentako material zati bat hartzen da eta hau analizatu egiten da.
Arriskuak amniozentesiaren oso antzekoak dira.

GARAPEN KOGNITIBOA

Dakigunez, DS duten pertsonen garapen kognitiboa motelagoa izaten da alderdi batzuei dagokionean. Esaterako:


  • arreta jartzerako orduan

  • lengoaia eskuratzerakoan

  • memoriari dagokionez

  • ...

Hori dela eta beraien ikaskuntzan zehar erritmo desberdinak emango dira.


Beste alde batetik esan beharra dago; interesak, jakin mina... bezalako alderdiei dagokienez, beren adin bereko umeen parera daudela. Hala eta guztiz ere, sarritan jotzen da Down Sindromea duten umeak beraiek baino gazteagoak direnekin elkarlotzera eta hau ez litzateke honela izan beharko. Izan ere, nahiz eta beraien adin mentala gazteago horien parekoa izan; beraien adin berbera dutenekin elkarlanean arituz, lortu dituzten jakintzak eraginkorragoak izan ahal dira.


DS duten umeen ezaugarri bereizgarri batzuk zeintzuk diren aipatuko ditut, hauekin eskuhartzerakoan kontutan izan behar direla uste dudalako. Eta hauek ondorengok dira:



  • arretari eusteko zailtasuna izaten dute

  • beraientzat zailak diren gauzak ekidin egiten dituzte

  • memorian epe laburrean gordetzen dute informazioa

  • ikasteko motibazio gutxi izaten dute

  • besteekin elkarreragiteko orduan trebetasunak ez dituzte ondo erabiltzen

  • jasotzen duten informazioa analizatzeko zailtasunak izaten dituzte

  • erreakzio geldoa izaten dute

  • kontzeptuak osatzeko gaitasun mugatua dute

  • abstrakzio maila bat agertzen denean, nekez ulertzen dute

  • gauzak ikas ditzaten nahi badugu, askotan errepikatu beharra izango dugu

  • sinbolismoa ulertzeko ere zailtasun handiak dituzte

Ezaugarri hauek guztiak eta beste zenbait kontutan izanik, irakasleak bere lana hobeto eraman dezake aurrera.


Gai honen inguruan gehiago sakontzeko asmoa duzuenontzat, Amaia Arregi Martinezek egindako txostenaren helbidea jarriko dizuet azpian. Irakasleentzat oso baliagarria izan daitekeela uste dut eta gainera euskaraz eginda dago.


www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dif7/es_2082/adjuntos/libros/(8)%20Down/EUSK/EUSKERA.pdf


Brasilen martxan jarri den egitasmoa

2007-05-29

MARRAZKI BATEN ANALISIA

Interneten gai honi buruzko informazioa bilatzen ari nitzala, Down sindromea duen 19 urteko mutil batek egindako marrazki bat agertzen zen eta marrazki hau Marcela Alvarez eta Eduardo Maggio psikologoek aztertutakoa da.


Informazio gehiago nahi duenarentzako; web orriaren helbidea ondoko hau da:

www.geocities.com/centrotecnicas/down.html


Baina nik, bertan agertzen denaren euskarazko laburpen txiki bat egingo dut artikulu honetan zehar.

Hasieran behaketa prozesu bat egiten da eta amaieran egiten da analisia.

BEHAKETA:

  • Orrialde osoa erabiltzen duela ikusten da eta marrazkiz zein letraz betetzen duela ere bai.
  • Ez dago proportziorik marraztutako elementuen artean (etxea oso handia da eta zuhaitzak oso txikiak)
  • Etxearen estrukturan ez dago simetriarik eta gainera etxearen zatiek ez dute harmoniarik euren artean, puzzle bat balitz moduan eginda dago
  • Etxearen tamainari erreparatzen badiogu; zabalera baino altuera gehiago duela ohartzen gara
  • Zuhaitzen formak, 4-6 urteko umeen test estandarren barnean kokatzen dute. Taimainari erreparatuz gero, oso txikiak direla ikusten dugu
  • Trazuari begiratzen badiogu, tentsio horizontala hobeto mantentzen duela ikusten dugu, aldiz, tentsio bertikala ez du hain ondo kontrolatzen
  • Lerroak ez dira puntuetan elkartzen, mugetatik pasatu egiten dira
  • Irudiaren ezkerraldeko elementuak gainpasatu egin dituela ikusten da, etxearen atea eta zuhaitza
  • Objetu mota eta kopuruaren arteko erlazioa aipatzekoa da: 3 eguzki, 3 laino eta 4 zuhaitz egin ditu

ANALISIA:

Psikologo bi hauek marrazkia behatu ostean ondorengo irakurketa egiten dute.

  1. Ingurunearekin erlazionatzeko duen beharra atzematen dute erakusteko beharra duen izaera baten aurrean gaude, honelako kasuetan, gauza bi gertatu daitezke: bestearenganako jarrera zapaltzailea izatea edo arreta eskari handia izatea. Kasu honetan, izaera sentikorrekoa izango litzateke.
  2. Proportzio gabeziak, errealitateak eskatzen duen arrazonamendua garatu berik dagoela esan nahi du, hori dela eta behatzeko gaitasunak ere hutsuneak ditu.
  3. Simetriaren arazoa gaitz neurologikoei lotuta dago baina psikologiaren ikuspunutik begiratuta; simetriaren gabeziak barneko estabilitate falta bat dagoela adierazten du,hots, izaera eta identitatea ez datoz bat. Honelako ezaugarriak dituen pertsona batek, ulertu dezakeena baino asko gehiago sentitzen du eta ondorioz ez da gai izaten bere sentimenduak... azalarazteko orduan. Autokontrol gutxi dute.
  4. Objektuen tamaina handiak, emozionaltasun handia suposatzen du. Kasu honetan etxeari eman dio tamaina handi hau, honek etxeko egoerak kezkatzen duela erakusten digu. Gainera tximiniaren tamainak eta handik ateratzen den keak ere zer esan handia ematen dute. Keak zig zag itxura du eta honek etxean tentsio egoera bizi duela erakusten du eta honen bitartez etxeko egoerak asko kezkatzen duela ikusi dezakegu. Gainera leihoak ere ordena barik ezarrita daude horrek esan nahi du etxeko egoera ez dala batere egonkorra.
  5. Trazuan duen gabeziak eta ondorioz egin dituen gainpasaketetan, inguruko egoeran finkatzea kostatzen zaiola adierazten dute.
  6. Mugak pasatzen dituzten marrek, inpultsibitatea adierazten dute.
  7. Estereotipoak alderdi kognitiboan erditik beherako maila erakusten dute.


2007-05-28

KOZIENTE INTELEKTUALA

Inteligentzia ertain (media) batek 100 puntutako balioa hartzen duela jakinda, Down sindromea duten pertsonen inteligentzia 50 eta 60 puntutakoa izaten da. Beti daude salbuespenak bai goranzko norabidean eta bai beheranzkoan.


Baina heziketa programa desberdinen bitartez, maila altuagoak lortu ditzakete.




Apiatzekoa da badaudela Down Sindromea izanik, unibertsitateko ikasketak egitera heldu diren pertsonak.

Bestalde Down sindromea duten pertsonen gaitasun afektibo eta sozialak ez dute inolako arazorik edo trabarik jasaten; izan ere, demostratuta dago pertsona hauek aparteko abilezia dutela harreman sozialetarako.

EZAUGARRIAK

Down Sindromea gaisotasun bat baino, sindrome genetiko bat bezala definitu dezakegu. Eta honetan maila desberdinak aurkitzen dira. Hots, atzerapen sakonagoa dutenak edo atzerapen arinagoa dutenak.

Down sindromea duten pertsonen ezaugarri nagusienak hauek dira:

Gainera, bihotzeko gaisotasunak ikusmen eta entzumen urritasunak, hesteetako arazoak eta infekzioak izateko arrisku handiagoa izaten dute pertsona hauek.
Aurpegiko ezaugarriak ondorengoak dira:


  • aurpegiera borobila


  • begi, sudur eta belarri txikiak

  • ahoaren tamaina ere txikia da mihiaren tamainarekin konparatuz gero; hau dela eta ahoa zabalik izateko joera dute eta hortik hartzen dute arnasa eta horrenbestez ahoko eta eztarriko infekzioak areagotu egiten zaizkie eta hauek belarrietara zabaltzen dira.

Eskuak eta oinak ere txikiak eta lodikoteak izaten dituzte. Eta eskuen kasuan, clinodactalia deritzona jasaten dute; hau da, atzamar txikia barrurantz kurbatuta izaten dute. Honez gain, eskuaren barrukaldean tolesdura bat besterik ez dute izaten beste guztiok tolesdura bi ditugun bitartean.


Oinetan ere lehenengo eta bigarren behatzen artean banaketa handia ematen da.


Hipotonia muskularrak, tonu muskular baxua dutela esan nahi du, horrenbestez garapen motorea geldoagoa izaten da, eta artikulazio arazoak izaten dituzte.

Guzti honek, pertsona hauen bizi itxaropena 50-60 urte artekoa izatea suposatzen du. Baina horrek ez du esan nahi datu hauek beti zehatz ematen direnik, askotan luzatu edo laburtu ere egin daiteke.

Bestalde esan beharra dago ez dela erlaziorik ematen Down Sindromea duten pertsonen kanpo ezaugarri (ezaugarri fisikoak) eta inteligentzia mailaren (adimen garapenaren) artean.

Hau da, pertsona batek oso ezaugarri fisiko nabarmenak baditu, ez du esan nahi adimen atzerapen handia duenik.

2007-05-23

HISTORIA

Down Sindromearen inguruan dugun daturik zaharrena, VII. mendetik datorkigu. Garai hartan, Doun Sindromedun gizon batek izan zitzakeen ezaugarri propioak zituen garezur bat aurkitu zuten sajonian.


Bestalde, arte lanetan ere ageri dira gaitz horri erreferentzia egiten dioten arte lanak. Besteak beste, "Olmeca" kulturari dagozkion eskultura batzuk Down Sindromea zuten pertsonak erakusten zituzten eta pinturan ere Johua Reynoldsek "Lady Cockburn eta bere semeak" marraztu zuenean, semeetako baten aurpegiko ezaugarriak gaitz hau duen ume batenak direla ematen dute.




Hala ere, gaisotasun hau definitu zuen lehenengo pertsona John Langdon Haydon Down izan zen eta
1866an eman zuen bere azalpena; baina ez zekien zeintzuk ziren sindrome honen kausak.



Hori guztia argitzeko 1958. urtean zientzialari eta mediku gazte batek, Jerome Lejeunek hain zuzen ere, 32 urte zituela, Down sindromea; 21. kromosoma bikotean gertatzen den alterazio bat dela argitu zuen.

Zer da Down sindromea?



Down sindromea, 21. kromosoma bikotean, bikotea izan ezik hirukotea agertzen denean ematen den genetikako gaitza da da.

Gizakien gorputzak zelulaz osoturik daude eta zelula horiek 46 kromosoma dituzte 23 bikotetan banatuta agertzen direlarik.

Down sindromea duten pertsonek aldiz, 21. kromosoma bikotean, hirukotea izaten dute eta hirugarren hori da gaitza sortzen duena. Eta horri medikuntzan trisomia 21 deitzen zaio.





Gainera esan behar da, sindrome honek beti daramala berarekin atzerapen mentala; gradu baxuagoan edo altuagoan baina badaroa.