Lan ikaragarri hau egin ondoren, teknika hau behar bereziak zituzten umeekin jarri zuen martxan: Down sindromea dutenekin, autistekin, atzerapen mentala dutenekin... eta bere esanetan emaitza oso onak izan ditu. Beti ere, kontutan izan behar dira ume bakoitzaren beharrak zeintzuk diren eta horren arabera moldatu egin beharko dira irakaskuntzak.
Jose Ramonen esanetan, ez da berdina down sindromea duen batekin lan egitea edo autismoa duen batekin lan egitea, hori dela eta, helburu berbera lortzeko eman behar diren pausuak aurretiaz zehaztu behar dira, bakoitzaren egoeretara moldatuz.
ZELAN LANTZEN DU JOSE RAMONEK MUSIKA BERE GELAN?
Gehien bat perkusioa lantzen duela dio, danborra, panderoa, xilofonoa... eta hau gainditzen dutenean, pianoa jotzera pasatzen dira.
Pianoa jotzeko, teklak bokalen bidez irudikatuta agertzen dira teknika honetan horrela; eskumako atzamarrak A,E,I,O,U bokalak irudikatzen dituzte eta ezkerreko atzamarrak a,e,i,o,u letrak irudikatzen dituzte.
Koloreen teknikaren bitartez, kolore hotzek soinu baxuak adierazten dituzten bitartean, kolore beroek, soinu altuak adierazten dituzte.
Txirula jotzea zailagoa dela dio; izan ere elementu bi izan behar dituzte kontutan: erritmoa eta motrizitatea eta hori zail egiten zaie umeei.
Bestalde, umeen ezaugarriak ere kontutan hartu behar izaten direla dio Jose Ramonek eta saiatzearen bitartez, ezintasunari aurre egiten irakatsi behar zaiela azaltzen du.
Jose Ramon Vitoriak, Aschero teknikaren inguruan idatziriko
liburuetatik bat Ostadarraren hotsaz deitzen da
eta liburuaren izenburuan klikatuz gero informazio gehiago izan dezakezue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario