Down Sindromeari buruzko informazioa bilatzen nenbilela, Hik Hasi aldizkarian agertzen den artikulu bat aurkitu nuen. Aschero teknikaren inguruan hitz egiten zuen eta honetan, Arrasateko unibertsitatean Haur hezkuntza eta Hezkuntza bereziko irakasleen unibertsitate eskolan musika ematen duen Jose Ramon Vitoriak bere klaseetan teknika hau erabiltzen duela azaltzen zuen.
Irakasle honek, sistema honenganako duen jarrera positiboa ikusita, nire blogean honi buruzko artikulu bat jartzea pentsatu dut eta berak kontatzen duen esperientzia zuokin konpartitzea. Behar bereziak dituzten umeekin erabiltzeaz gain, haur hezkuntzako geletan ere erabili daitekeelako.
Hiperbinkulo desberdinetan klikatuz gero, horrialde honen, eta teknika hau azaltzen duten beste orrialde batzuren helbideak aurkituko dituzue; norbait interesaturik egon ezkero, irakurri ditzan.
ZER DA ASCHERO TEKNIKA?
Aschero teknika, orain dela 30 urte asmatu zuen Segio Aschero argentinar musikologoak. Bere tesia egiteko, Brasilgo musika aztertzen hasi zenean, konturatu zen, musika hau ezin zela pentagrama batean idatzi. Eta burura etorri zitzaion ekialdeko herrialdeek ere ez dutela gure musika sistema erabiltzen.
Beraz, musika sistema barriak asmatu behar zirela pentsatu zuen; zientifikoagoak.
Gure ohiko musika sistema erabat arbitrarioa eta abstraktua dela pentsatu zuen eta zerbait desberdina asmatu nahi izan zuen.Horregatik, soinuaren ezaugarriak; altuera, tinbrea, intentsitatea eta iraupena modu desberdinean irakurtzeko eta idazteko sistema bat sortu zuen.
ZERTAN DATZA SISTEMA HAU?
Koloreetako borobilak erabiliz sortu zuen bere sistema:
- Kolore deseberdinek altuera adierazten dute
- Borobilaren tamainak intentsitatea adierazten du
- Eta borobil kopuruak iraupena adierazten du
Bere ustez, sistema hau ikastea solfeoa ikastea baino askoz errazagoa eta logikoagoa da. Hori dela eta beharrizan bereziak zituzten umeekin bere metodoa erabiltzen hasi zen musika irakasteko asmoarekin.
Jose Ramon Vitoriak, teknika hau zelan ezgutu zuen kontatzen du hik hasi aldizkariko artikulan eta bertan dioenaren arabera, Sergio Aschero Arrasatera etorri eta sistema berria azladu ondoren, jakin mina piztu zitzaion; gainera, Down sindromea zuen ume batekin esperimentatu ostean eta honek, ezer ezetik abiatuta musika irakurtzeko gaitasuna lortu zuela ikusita, metodo hau sakonago aztertzea pentsatu zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario