Kaixo!!
Hasteko, neure burua aurkeztuko dizuet. Ainhoa naz eta Bermion bizi naz. 21 urte ditut eta Bilboko irakasleen unibertsitate eskolan haur hezkuntzako espezialitatea ikasten ari naz. 3.mailan nago eta dena ondo badoa, espero dut ekainean karrera amaitzea.
Betidanik gustatu izan zaizkit umeak eta horregatik aukeratu nuen ikasketa hauek burutzea.
Nire blogean zehar Down sindromeari buruzko hainbat artikulu aurkitu ahal izango dituzue. Gai honi buruz idaztea erabaki dut, gure lanean gaitz hau duen umeren bat edo beste aurki dezakegulako eta interesgarria iruditzen zaidalako horrelako gaiei buruzko informazioa edukitzea eta nire blog-a bisitatu nahi duzuenekin informazio hau konpartitzea.
Beste barik, hemen aurkitu dezakezuen informazioa baliagarria izango zaizuelakoan agurtzen naz.
1 comentario:
Kaixi Ainhoa!
Oihane naiz, Iruñekoa. Nafarroako Unibertsitate Publikoan Haur Hezkuntzako magisteritza ikasten ari naiz, 18 urte ditut eta nire lehenengo kurtsoa da.
Unibertsitatean Down sindromea azaltzeko eta ikertzeko gaia aukeratu dut, familian halako kasu bat dudalako eta izugarrizko pertsonak direlako.
Zure blogeko lana ikusi dut eta zoragarria iruditu zait. Primerako lana da, oso ongi antolatua eta azaldua. Ideiak argiago eta gaia askoz ere gehiago ulertzen dut zure azalpenekin.
Soilik eskerrak eta lan ederra egin duzula esan nahi nizun. Milaesker emandako laguntzagatik.
Ongi izan!!
Publicar un comentario