2007-03-31

NIRE AURKEZPENA

Kaixo!!
Hasteko, neure burua aurkeztuko dizuet. Ainhoa naz eta Bermion bizi naz. 21 urte ditut eta Bilboko irakasleen unibertsitate eskolan haur hezkuntzako espezialitatea ikasten ari naz. 3.mailan nago eta dena ondo badoa, espero dut ekainean karrera amaitzea.

Betidanik gustatu izan zaizkit umeak eta horregatik aukeratu nuen ikasketa hauek burutzea.

Nire blogean zehar Down sindromeari buruzko hainbat artikulu aurkitu ahal izango dituzue. Gai honi buruz idaztea erabaki dut, gure lanean gaitz hau duen umeren bat edo beste aurki dezakegulako eta interesgarria iruditzen zaidalako horrelako gaiei buruzko informazioa edukitzea eta nire blog-a bisitatu nahi duzuenekin informazio hau konpartitzea.

Beste barik, hemen aurkitu dezakezuen informazioa baliagarria izango zaizuelakoan agurtzen naz.