2007-06-06

DS-ri buruzko informazioaren aurkezpena

Blog honetan agertzen diren argazki guztiak internetetik hartuak dira eta informazioa ere interneteko orrialde desberdinetan aurkitutakoa da. Eta guztia irakurri, kontrastatu eta egokitu ondoren nire berbak erabiliz osotu dut nire bitakora.

2007-06-01

EGINDAKO IBILBIDEA

Jose Ramon Vitoriak, Aschero teknika ikertzea erabaki zuenean, lan pila bat zeukan egiteko. Lan materiala prestatu, metodologia bakoitza egokitu, euskarazko kantak sistema honekin erabiltzeko baliagarriak izan daitezen egokitu, ebaluazioak egin...

Lan ikaragarri hau egin ondoren, teknika hau behar bereziak zituzten umeekin jarri zuen martxan: Down sindromea dutenekin, autistekin, atzerapen mentala dutenekin... eta bere esanetan emaitza oso onak izan ditu. Beti ere, kontutan izan behar dira ume bakoitzaren beharrak zeintzuk diren eta horren arabera moldatu egin beharko dira irakaskuntzak.

Jose Ramonen esanetan, ez da berdina down sindromea duen batekin lan egitea edo autismoa duen batekin lan egitea, hori dela eta, helburu berbera lortzeko eman behar diren pausuak aurretiaz zehaztu behar dira, bakoitzaren egoeretara moldatuz.




ZELAN LANTZEN DU JOSE RAMONEK MUSIKA BERE GELAN?

Gehien bat perkusioa lantzen duela dio, danborra, panderoa, xilofonoa... eta hau gainditzen dutenean, pianoa jotzera pasatzen dira.





Pianoa jotzeko, teklak bokalen bidez irudikatuta agertzen dira teknika honetan horrela; eskumako atzamarrak A,E,I,O,U bokalak irudikatzen dituzte eta ezkerreko atzamarrak a,e,i,o,u letrak irudikatzen dituzte.

Koloreen teknikaren bitartez, kolore hotzek soinu baxuak adierazten dituzten bitartean, kolore beroek, soinu altuak adierazten dituzte.

Txirula jotzea zailagoa dela dio; izan ere elementu bi izan behar dituzte kontutan: erritmoa eta motrizitatea eta hori zail egiten zaie umeei.




Bestalde, umeen ezaugarriak ere kontutan hartu behar izaten direla dio Jose Ramonek eta saiatzearen bitartez, ezintasunari aurre egiten irakatsi behar zaiela azaltzen du.



Jose Ramon Vitoriak, Aschero teknikaren inguruan idatziriko
liburuetatik bat Ostadarraren hotsaz deitzen da
eta liburuaren izenburuan klikatuz gero informazio gehiago izan dezakezue.

ASCHERO TEKNIKA

Down Sindromeari buruzko informazioa bilatzen nenbilela, Hik Hasi aldizkarian agertzen den artikulu bat aurkitu nuen. Aschero teknikaren inguruan hitz egiten zuen eta honetan, Arrasateko unibertsitatean Haur hezkuntza eta Hezkuntza bereziko irakasleen unibertsitate eskolan musika ematen duen Jose Ramon Vitoriak bere klaseetan teknika hau erabiltzen duela azaltzen zuen.


Irakasle honek, sistema honenganako duen jarrera positiboa ikusita, nire blogean honi buruzko artikulu bat jartzea pentsatu dut eta berak kontatzen duen esperientzia zuokin konpartitzea. Behar bereziak dituzten umeekin erabiltzeaz gain, haur hezkuntzako geletan ere erabili daitekeelako.
Hiperbinkulo desberdinetan klikatuz gero, horrialde honen, eta teknika hau azaltzen duten beste orrialde batzuren helbideak aurkituko dituzue; norbait interesaturik egon ezkero, irakurri ditzan.

ZER DA ASCHERO TEKNIKA?
Aschero teknika, orain dela 30 urte asmatu zuen Segio Aschero argentinar musikologoak. Bere tesia egiteko, Brasilgo musika aztertzen hasi zenean, konturatu zen, musika hau ezin zela pentagrama batean idatzi. Eta burura etorri zitzaion ekialdeko herrialdeek ere ez dutela gure musika sistema erabiltzen.
Beraz, musika sistema barriak asmatu behar zirela pentsatu zuen; zientifikoagoak.



Gure ohiko musika sistema erabat arbitrarioa eta abstraktua dela pentsatu zuen eta zerbait desberdina asmatu nahi izan zuen.Horregatik, soinuaren ezaugarriak; altuera, tinbrea, intentsitatea eta iraupena modu desberdinean irakurtzeko eta idazteko sistema bat sortu zuen.


ZERTAN DATZA SISTEMA HAU?
Koloreetako borobilak erabiliz sortu zuen bere sistema:



  • Kolore deseberdinek altuera adierazten dute


  • Borobilaren tamainak intentsitatea adierazten du


  • Eta borobil kopuruak iraupena adierazten du

Bere ustez, sistema hau ikastea solfeoa ikastea baino askoz errazagoa eta logikoagoa da. Hori dela eta beharrizan bereziak zituzten umeekin bere metodoa erabiltzen hasi zen musika irakasteko asmoarekin.

Jose Ramon Vitoriak, teknika hau zelan ezgutu zuen kontatzen du hik hasi aldizkariko artikulan eta bertan dioenaren arabera, Sergio Aschero Arrasatera etorri eta sistema berria azladu ondoren, jakin mina piztu zitzaion; gainera, Down sindromea zuen ume batekin esperimentatu ostean eta honek, ezer ezetik abiatuta musika irakurtzeko gaitasuna lortu zuela ikusita, metodo hau sakonago aztertzea pentsatu zuen.

BIDEOA