Horrez gain hezkuntzak kasu bakoitzean izaten duen esku hartzea zein izan beharko litzatekeen azaltzen saiatuko naiz. Beti ere ahal den informaziorik gaurkotuena eta zabalena eskeiniz.
Irakasle askorentzat baliagarria izan daitekeelakoan aukeratu dut gai honi buruz hitz egitea; izan ere, ikasgela askotan aurki dezakegu down sindromea duen umeren bat eta horrelako kasu baten aurrean zelan jokatu behar dugun eta ume horrekin zelan lan egin behar dugun jakitea ezinbestekotzat jotzen dut.
Horregatik erabaki dut gai honi buruzko informazioa bilatzea eta nire blog-ean jartzea, hau irakurtzen duzuen guztiokin konpartitzeko asmoz.